Ahizpa beltza
Sexu indarkeria, suizidioa, autolesioak eta eskola jazarpena bezalako gaiak lantzen dira liburu honetan.
"Ahizpa beltza" barruan daramagun itzalari buruzko hausnarketa poetikoa da. Natura eta mitologiarekin lotutako iruditeria erabiliz, gordintasuna eta lirismoaren bidegurutzean, poema-liburu honek itsaso bilakatzen den desertu batera eramaten gaitu, eta niaren bikoiztasuna, sufrimendu emozionala eta indarkeria bezalako gaiak jorratzen ditu.