irudia
Auteor: Anna Barbuscia ... [et al.]

Ugalkortasunaren eta haren determinatzaile soziodemografikoen bilkaera EAEn

Lan honen helburua da ugalkortasunaren bilakaera eta haren determinatzaileak aztertzea, erakunde publikoek eskura izan ditzaten politika eraginkorragoak eta egokiagoak diseinatzeko garaian. 1990 eta 2022 arteko Jaiotzen Estatistikako datuak eta 1986 eta 2021 arteko edizioetan jasotako Euskal Inkesta Demografikoko (DOB) datuak erabiliz, zehatz-mehatz aztertzen da ugalkortasunak EAEn azken hamarkadetan izan duen bilakaera. Lehenik eta behin, jaiotza-tasaren eta ugalkortasunaren bilakaera berriena deskribatzen da (1991-2022), eta arreta berezia jartzen zaio adinari eta jaiotza-mailari. Bigarrenik, jaiotza-kohortearen araberako ugalkortasun osoaren determinatzaile sozioekonomikoak aztertzen dira: hezkuntza-gradientea, quantumari (hau da, zenbat seme-alaba dituzten norbanakoek) eta tempoari dagokienez (zer adinekin izaten dituzten seme-alabak), bai eta emakumeen eta gizonen arteko aldeak ere. Azkenik, Euskadiko Inkesta Demografikoak duen egiturari esker, ugalkortasun-asmoen eta asmo horien egikaritzeen bilakaeraren azterketa bat eskaintzen da, ulertu ahal izateko zer profil den ohikoena nahi beste seme-alaba izatea lortzen ez duten pertsonen artean. Gero eta gizon-emakume gehiagok nahi adina seme-alaba izatea lortzen ez duten inguruabarrotan, ugalkortasun-portaeren determinatzaileak zein diren ulertzea baita egin beharreko lehen urratsa.