Denboraren zubia
Orizarreko herritarrei ia oharkabean iritsi zitzaien gerra. Arrantzale herri hartako gizon-emakumeek ahal zutena egin zuten egoera berrira egokitzeko. Gerra, nolanahi ere, atrezzo hutsa da kontakizunotan, denbora eta espazio bat ematen die Denboraren zubia liburuko zazpi ipuinei eta istorioetako protagonistei. Gerran gertatu ohi denez, 1936koan ere, Orizar herri txikian herritar batzuk zain zeuden soldaduak Nafarroa aldetik noiz iritsiko eta beste batzuk, berriz, horren beldurrez. Batzuk etxean geratu ziren, beste batzuek ihes. Sentimendu onenetik txarrenetara azaleratu zitzaizkien herritarrei, barru-barrutik.