irudia
Auteor: Angel Erro

Itzulpena - Traducción

Liburu honek elebitasunari eta itzulpenari egin nahi die gorazarre, baina batez ere Poesiari buruzko ikerketa da, hitzetatik harago bizi omen den egia poetikoari buruzkoa (elebitasun eta itzulpenaren bidez, hain zuzen). W. H. Audenen ustez, poeta osoki elebidun batek olerki bera idatziko balu bere bi mintzairetan, eta beste norbaitek bertsio bakoitza beste hizkuntzara itzuliko balu, irakurleek ezinezkoa lukete haien arteko loturari antzik ematea. Hemen ere poema bakoitza bi aldaeratan emana dago, egilearen mintzaira banatan, (aurreko lanetan bezala, amodioaz, desiraz edo galeraz mintzo den) sentimendu beraren aurki eta infrentzu, hizkuntza batetik besterako zirrikituan zintzokiago aurki daitekeelakoan.