irudia
Auteor: Amaia Serrano-Mariezkurrena

Begirada literarioak iraganari : 36ko gerraren irudikapenak euskal eleberrigintzan

Euskal eleberrigintzaren historian gai kanonikoa izan da 1936ko Gerra, batez ere 90eko hamarkadatik gaur eguneraino; alabaina, hari buruzko diskurtso literarioak aldatuz joan dira urteetan zehar. Unean uneko imajinario kolektiboaren eta memoria-politiken eraginak nabari dira, eta euskal literatur sistemaren joerek ere ekarri dituzte aldaketak gertakari hura irudikatzeko moduetan. Liburu honek gerrari buruzko narrazioetako erdiguneko eta ertzetako ikuspegiak azaleratzea du helburutzat. Horretarako, lau alderditatik begiratu zaie eleberriei. Lehenik, obra bakoitzean gailendutako posizio ideologikoak identifikatu dira, gerraren irudikapenak nolako garapena izan duen erakusteko. Gatazka hori zer genero-begiradatatik eraiki den ere ikertu da, nork, zer eta nola kontatzen duen ikusi eta ahots horiek zer imajinario elikatzen duten jakiteko. Horrez gain, azpigenero literario honek euskal eleberriaren historiari, ekarpen tematikoaz gain, aberastasun edo bereizgarri formalik ekarri dion aztertu da. Azkenik, 36ko Gerraren presentzia obra bakoitzean ezberdina denez, haren funtzioaren araberako sailkapena proposatzen da.