Gorriren autobiografia : nobela bat olerki lerrotan
"Gorriren autobiografia: nobela bat olerki lerrotan" Herakles edo Herkulesen mitologian dago oinarrituta; zehatzago esanda, Estesikoro (K.a. 630-550) poeta grekoaren zati batzuetan. Heraklesen 10. lanaren gainekoak dira, zeinean Gerion munstro hegalduna bizi den uhartera joan, Gerion eta txakurra hil eta haren abere taldeaz jabetzen baita. Mitoa XX. mendera eta Amerikara ekarri eta bertsio moderno bat aurkezten digu Gerionen ikuspegitik. Gerionen barne-gatazka hegalek irudikatzen dute. Hegoak ezkutatu nahi dituen bakoitzean deseroso sentitzen da, eta uko egiten jarraitzen du, bere burua onartzeko egin duen borroka amaigabearen metafora gisa. Hegoak askatasuna dira, baina Gerion oraindik ez dago erabiltzeko prest. Etengabe saiatzen da hegoak ezkutatzen. Libre uzten dituen une bakarra da bakarrik dagoenean, hoteleko gelan adibidez, autoerretratu bat atera du. Zuri-beltzeko argazkian fetu posturan dagoen gizon gazte biluzi bat ageri da. Hegalen brodalan itzela ohean zabal-zabal.