irudia
Auteor: gidoia, Pello Varela; irudiak, Juan Suárez; itzulpena, Asun Garikano eta Bernardo Atxaga

Mo : behi euskaldun baten memoriak

MOk ez du behi makal bat izan nahi. Ulertu egin nahi du bere mundua, Balantzategi baserria eta haren inguruan gertatzen ari dena. Zergatik 
dago basoa begiz beteta? Nor da Karral? 1936ko gerra ez al zen, bada, bukatu? Bere barruko ahots zuhurrak galderak alde batera uzteko eskatzen dio, bizitzeko lasai, baina berak nahiago du La Vache betizuari segitu eta, arriskuak arrisku, nor izan. MOren bizitza jasotzen duen "Behi euskaldun baten memoriak" liburua 1991n argitaratu zen, eta hamarnaka mila irakurle izan ditu harrezkero euskaraz eta beste hainbat hizkuntzetan, euskal literaturako klasiko garaikide bat bihurtzeraino. Oraingoan, estreinakoz, eleberri grafikoan datoz haren memoriak, biziberrituta.