irudia
Auteor: Zadie Smith; Garazi Ugalderen itzulpena

Kanbodiako enbaxada

Fatou etorkina da, hainbat herrialdetan bizi izan dena Londresera joan aurretik. Neskame ari da etxe batean lanean. Bere aisialdiko denbora igeriketaren eta bere lagun Andrewrekin dituen hitzorduen artean banatzen du. Hainbat gairi buruzko elkarrizketak ditu harekin: erlijioa, arrazakeria… Itxura ahulekoa bada ere, oztopoen aurrean hautsi ez den emakumea da Fatou; egokitu zaion patuari amore emanda, ez du inoiz lasaitasuna galtzen. Hemen agertzen diren elementu asko etengabeak dira Zadie Smithen obran; hitz bakoitza, esamolde bakoitza, pasadizo bakoitza arrazoi batengatik dago hor, ezer ez da kasualitatea. Egileak emakume etorkinen egoeraren zati bat jasotzen du Fatouren begietatik egindako kontakizun original honetan. Bere errutinak bere askatasunaren mugak eta bere etorkizunaren ezegonkortasuna ulertzen laguntzen digu. Era berean, esklabotza modernoari eta gizarte-desberdintasunei buruz hausnartzera behartzen gaitu. Zadie Smithen obran sartzeko atari paregabea.