Nekropolia
Nobela autobiografiko paregabea da Nekropolia, XX. mendeko literaturaren maisulana. Eslovenieraz idatzia eta 1967an lehen aldiz argitaratua, 90eko hamarkadatik aurrera ezagutu zuen bigarren loraldi bat, italierara, frantsesera, ingelesera, alemanera, espainierara, katalanera eta finlandierara itzulia izan zenean. Liburu honekin, irakurlearen gogoa astintzen du Pahorrek, gerraren eta kontzentrazio-esparruen izugarrikeriak kontatuz, baina baita presoen elkartasuna eta gizatasuna agerian utziz ere.