irudia
Auteor: Lewis Carroll ; itzulpena eta edizioa, Manu López Gaseni ; azala eta irudiak, Henry Holiday

Snarkaren ehizan : agonia bat zortzi eroalditan

Hamar kidez osatutako eskifaia ezin bitxiago bat itsasoen amaierako uharte batean bizi omen den Snark izaki fantastikoa ehizatzera joan da. Bidean aurkezten diren egoerak zentzugabeak dira, eta ehiza eta Snarka bera, kimerikoak. Kontakizuna bertsotan emana dago, balada baten antzera, eta Carrollen aurreko beste obretan ohikoak diren gaiak berritzen dira Aliziaren zikloa ixten duen obra honetan ere: hizkuntzaren arbitrariotasuna, hitz-jolasen aurreko umore-senaren falta, matematikarekiko zaletasuna, epaiketen parodiak, pertsonaiaren baten atzera begirako kontakizuna, ametsaren baliabidea. Carrollen idazlanak adin guztietako irakurleentzat gozagarri diren arren, Carrollek umeentzat idatzi zuen Snarkaren ehizan: «Ziur nago ume askok atseginez eta bihotzez irakurriko dutela, eta nik idatzi nueneko adore berberaz», idatzi zuen. Carrollen garaiko umeen irakurle- heldutasun hura, gaur egun, haurtzaroaren amaieraren eta nerabezaroaren hasieraren arteko tartean kokatuko genuke.