irudia
Auteor: egileak-elaborado por, Noemí Peña Miguel...[et al.]

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeentzako gida, informazio ez-finantzarioa emateko eta egiaztatzeko : ingurumen-, gizarte- eta gobernantza-adierazleak = Guía para la emisión y verificación de información no financiera de las entidades del Tercer Sector Social de Euskadi : indicadores ambientales, sociales y de Gobernanza

Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeak jabetzen dira zeinen garrantzitsua den jasangarritasunaren arloko informazioa ematea, zehazki beren stakeholder-en eskaerari erantzungo dion informazioa; horrela, konfiantza handiagoa eskuratuko dute eta haien ekintzek sinesgarritasun eta legitimotasun handiagoa izango dute.

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) US 22/24 ikerketa-taldeak, EDE Fundazioarekin elkarlanean egindako azterketa batetik abiatuta, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeen sareak hautatutako ingurumen-, gizarte- eta gobernantza-adierazle  esanguratsuenak aurkezten ditu. Prestatutako gida hau erakunde haientzako tresna estandarizatu bat da (haien tamaina, sektorea edo zerbitzua ematen duten lurralde historikoa edozein dela ere), eta jarduerak eta programak zerrendatze hutsetik haratago joatea du helburu.