irudia
Auteor: Miren Artetxe Sarasola

Euskara eta gazteak Lasarte-Orian (IV) : 30 urte eta gero, zer?

Liburuxka honetan biltzen direnak 2021 eta 2022 artean egindako ikerketa baten emaitzak dira. Ikerlana Lasarte-Oriako Udalaren euskara zerbitzuaren eskutik egin da, udalerriko gazteen hizkuntza-portaera aztertzeko asmoz. 30 urte joan dira lehen aldiz Lasarte-Oriako gazteei begira halako ikerketa bat egin zela, eta soka luzea ekarri du gazteen hizkuntza portaerak aztertzeko lehen ekimena izan zen hark. Duela 20 urte egin zen bigarrena, 2002an, eta hamar urte beranduago, hirugarrena. Esku artean duzuena, beraz, ikerketa ildo sendoa suertatu den honen laugarren alea duzue. Ikerketa metodologiari dagokionez, lan honek bi atal ditu, bata kuantitatiboa eta bestea kualitatiboa.