irudia
Auteor: Xabier Monasterio ; hitzaurrea, Garbiñe Biurrun

Munduan barna : herriak, ipuinak eta giza eskubideak

Bigarren Mundu Gerraren hondamendia ikusirik, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalak gizatasuna eta duintasuna itzuli nahi izan zizkion gizakiari. Balio horiek eta beste asko beti egon dira jatorrizko herrietan. Horregatik, amazigh, guarani, ijito, maori, zulu eta beste herri batzuen ipuinen harira, iritzi artikulu sakon batzuk prestatu ditugu, giza eskubideen egungo egoera aztertzeko. Izan ere, bere artikuluek diotena gehienetan betetzen ez bada ere, Aldarrikapenak lehen bezain beharrezkoa izaten jarraitzen du.