irudia
Auteor: Alazne Mujika Alberdi

Hizkuntza generoa eta kirola : euskararen erabilera eta genero-irudikapena herri mailako lasterketetan (1990-2021)

Esku artean dugun ikerketa-lan honetan kirol lasterketetan jarri da arreta. Gipuzkoan parte-hartze handiena duten hiru herri-lasterketen kamiseta ofizialetan azterketa egin da generoaren irudikapena eta euskararen erabilera aldagai hartuta: Lilaton, Behobia-Donostia eta San Silvestre Donostiarra. 1990etik 2021era bitartean antolatu diren lasterketetarako sortu diren elastikoetan euskararen eta genero berdintasunaren zaintzak izan duten lekua aztertu da. Zein neurritan gurutzatzen dira bi elementuak? Zer aditzera eman digute ikusgarritasuna duten elastikoen irudi nahiz mezuek? Horretan guztian sakondu ahal izango du irakurleak.