Euskararen ARritmia : Zumarragako ospitalean euskararen eta generoaren analisi bateratua
Esku artean dugun ikerketa-lan hau ekarpen handi bat da osasun sistemarentzat. Ikerketa kualitatiboaz baliatuz, osasun sisteman emakumeen eta gizonen aukera berdintasuna aztertzeko urrats bat egin da, hizkuntzaren (euskararen) aldagaia txertatuz. Emakume baten diskurtsoa gizonezko batena baino ikusezinagoa da, eta era berean, hizkuntza minorizatu batean gertatzen bada, euskarazkoa, are ikusezinagoa. Hala, euskarak eta generoak duten leku edo ez-lekuen gaineko lanketa baten emaitza eman zaigu, osasungintzaren paisaia eta egitura androzentrista aztertuz, hizkuntza ez-hegemonikoekiko zerbitzu harremanen gaian sakonduz eta emakumeei munduan egoteko egokitu zaien modu zein lekua osasun sisteman zein den aztertuz.