irudia
Auteor: Jule Gabilondo ; edizio berriaren [eta atarikoaren] egilea, Iñaki Sarriugarte Irigoien

Jel-azia

Jule Gabilondok politika eta kultura arloan eginiko lana "Emakume Abertzale Batza" taldearen inguruan kokatu beharra daukagu, bertako kide aktiboa izan zen eta. Bere lanen amaieran, ezizenaren ondoan E.A.B. aila sarri ere sarri jartzen zuen Maitek, militantzia hori azpimarratzeko. Hizlari modura ere ibili zitzaigun gerra aurreko urteetan, eta, gehienetan, emakumearen gaineko gaiak jorratu zituen berbaldiotan.