Fiche de Nouveaux Livres - Liburutegia
Hizkuntza-ideologiak : euskararen biziberritzean eragiteko analisi-tresna
Artikulu honetan hizkuntza-ideologia nozioaren baliagarritasuna azpimarratu nahi izan da, euskararen biziberritzearen ikuspegitik. Hizkuntza-ideologien kontzeptuan arakatu da lehenik, bigarrenik, hizkuntza gutxituen eta euskararen kasuan hiztun baten autoritatea baldintzatu dezaketen hainbat marko ideologiko aurkeztu dira, eta hirugarrenik, hizkuntza-ideologia horien baitan euskararen garapenak izan ditzakeen zenbait
oztopo aipatu dira, marko ideologiko berrien beharra mahaigaineratuz. Azkenik, ikertzaile gisa hizkuntza-ideologien azterketan sakontzearen beharra azpimarratu da.
Gako hitzak: hizkuntza-ideologiak; autentikotasuna; anonimotasuna; estandarraren ideologia; euskararen biziberritzea



