Fiche de Nouveaux Livres - Liburutegia
Hizkuntzekiko Irakaskuntza Sentsiblearen gaineko usteak : EAEko LHko irakaslegaien iritziak aztergai
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eskoletan, irakasten diren bi hizkuntza ofizial eta atzerriko hizkuntzaz gain, haur batzuek jatorrizko beste hizkuntza batzuk ere badituzte. Egoera eleanitz horren aurrean Linguistically Sensitive Teaching (LST) aintzat hartzea beharrezkoa da. Ikerketa honetan, EAEko unibertsitateko Lehen Hezkuntzako 14 irakaslegaik LSTaz duten kontzientzia aztertzen da, galdetegia, idatzizko hausnarketa, talde-eztabaida eta behaketen bitartez. Emaitzek erakusten dute irakaslegaiak LSTaren oinarrizko alderdiak identifikatzeko gai direla eta euskararen babesarekin lotzen dutela.
Gako hitzak: Lehen Hezkuntza; irakaslegaiak; Hizkuntzekiko Irakaskuntza Sentsiblea; eleaniztasuna; hizkuntza gutxitua



