detalle-liburu-berriak-fitxa

Imagen relacionada
Auteor: Kristina Berasain Tristan

Sahara, herri bat erresistentzian

Mendebaldeko Saharakoa gatazka ahaztua da, isilarazia. Hamasei urteko gerraren eta ia 30 urteko su etenaren ostean, sahararrek armak hartu dituzte berriz ere. Mendebaldeko Sahara Espainiako kolonia izan zen, 53. probintzia, baina frankismoak ez zuen behar bezala amaitu deskolonizazio prozesua. Traizioen kateaketa etengabea da orduz geroztik.
Marokoren okupazioak munduko harresirik luzeenaren bi aldeetan banatuta bizitzera behartu ditu sahararrak; batzuk errepresiopean bizi dira, eta beste batzuk, berriz, ihes eginda, basamortuen basamortuan. Fronte Polisarioak, klandestinitatean sorturiko askapen mugimendu nazionalak, estatu bat eratu du erbestean.

Affichage de contenus web