Gorrotoaren diskurtsoa ulertzeko gida = Guía para entender el discurso del odio
Azken urteotan gorroto-adierazpenen gorakadak bereziki Europan eman du atentzioa; izan ere, egonkorrak zirela uste zuten adostasun sozial garrantzitsuak ere zalantzan jartzen hasi dira, eta denok geure bizitza duintasunez garatzea eragozten duten eskubideak urratzen.
Gida hau "gorrotoaren diskurtsoa" kontzeptua behar bezala ulertzeko eta sakontzeko beharretik sortu da. Eskurak, Giza Eskubideen baliabide pedagogikoei buruzko Zentroak, 2020ko otsailean antolatutako nazioarteko II. Mintegian landu zen.