Fiche de Nouveaux Livres - Liburutegia
Bertolt Brecht
Autore batek berean ez beste kultura batean zenbaterainoko oihartzuna izan duen jakiteko, arrasto kuantitatibo baliozkoa dateke erreparatzea zenbat obra itzuli zaizkion tokiko hizkuntzara, zenbat itzultzailek, zenbat diziplinatan. Zenbateko horri begiratuta behintzat, agerikoa da besteak beste Mikel Laboari Liluraren kontra sorrarazi zion eta Negu Gorriak taldeari nolabait ere izena eman zion autoreak lilura eta gauza gehiago piztu izan dizkiela euskal egileei, haren aleak euskaratuak baitituzte aspaldi handian Juan San Martinek, Joseba Sarrionandiak, Joxerra Garziak, Itxaro Bordak, Harkaitz Canok eta Patxi Salaberrik beste askoren artean, poemak eta antzezlanak batik bat.



