Fiche de Nouveaux Livres - Liburutegia
Beti mugan
II. Mundu Gerran, alemanek okupaturiko lurraldean jausten ziren hegazkinlari aliatuak eta beste iheslari batzuk etsaien eskuetatik libratzeko eratu zen Comète sarea, Belgikatik eta Frantziatik abiatuta, Euskal Herriko muga gurutzatu eta britainiarren babesean uzteko. Benetako gertakarietan oinarrituriko kontakizun horri beste hari bat gehitu dio egileak: Mattin umezurtz geratu den mutiko bat da, Baztanen bizi den osabak etxean hartuko duena.



