detalle-liburu-berriak-fitxa

Imagen relacionada
Auteor: itzulpena: Juan Kruz igerabide

William Butler Yeats

“Konkista, zailtasuna, ahalegina”. Hiru izen horiek erabili zituen Seamus Heaneyk William Butler Yeatsen sormenaren aiurria deskribatzeko. Yeats (1865-1939), izan ere, ahots poetiko bere-berearen bilaketa etengabean aritu zen 50 urte eta dozena bat inguru poesia liburuko ibilbide luzean. Ordura arteko ingeles poesia viktoriarrarekin hautsi, eta, bere militantzia politikoarekin bat,  irlandar herriari poesia berri bat eskaintzeko ahaleginean jardun zuen. Irlandar Literatur Pizkundea deitu izan denaren bultzatzaile nagusietako bat izan zen, bere proposamen poetikoengatik ez ezik antzerkiaren alorrean egindako ekarpenarengatik ere: Dublineko Abbey Antzokiaren sortzaileetako bat izan zen, eta han taularatutako dozenaka testu dramatikoren egilea. Irlandako bardoa da Yeats, eta halaxe ulertu zuen berak ere bere rola. Nobel saria jaso zuenean —historiako lehen irlandarra izan zen Nobel saria jasotzen, 1923an, sinbolismo handiz, Irlandako Estatu Askea eratu eta hurrengo urtean—, halaxe adierazi zuen: “Nago sari hau gizabanako gisa ez baizik eta irlandar literaturaren ordezkari gisa jasotzen ari naizela”.

 

Affichage de contenus web