Fiche de Nouveaux Livres - Liburutegia
Erraldoien bizkar gainean : euskal arkeologiaren historia
Arkeologiak zientzia diziplina gisa izan duen garapena azaltzen da, gure aurretik egon ziren arkeologoek egindako aurrerapen guztiei esker heldu zaiguna. Izan ere, arkeologo haien ikerketetan oinarritzen da egun dugun ezagutza.
Ibilbide kronologiko batek diziplinaren kontzeptuzko eta interpretaziozko metodologia aldaketak erakusten ditu, bai eta egin zituzten ikerketak direla-eta askotan aitzindari izan ziren pertsonak ere, pertsona horiek zientzia bihurtu baitzuten “ikerlari batzuen zaletasuna baino zertxobait gehiago zena”. Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako objektuak ikusi ahal izango dira, “azken 150 urteetan gizartean izandako aldaketen isla direnak” esanez amaitu du foru arduradunak.



