detalle-liburu-berriak-fitxa

Imagen relacionada
Auteor: John Stuart Mill, 1863 ; sarrera, Belen Altuna Lizaso ; Itzulpena, zuzenketa, Belen Pikabea Loinaz (Elhuyar), Idoia Santamaria Urkaregi (Elhuyar) ; Esteban Antxustegi Igartua (arg.)

Utilitarismoa

John Stuart Mill (1806-1873) filosofoa, politikaria eta ekonomialaria Utilitarismoa deitzen den korronte filosofikoaren pentsalari gorena izan zen. Gizartearen hobekuntzarako eta ahalik eta jende gehienaren zoriona bultzatzeko asmoari eutsiz, hainbat erreforma sustatu zituen Millek: ordezkapenezko demokrazia liberalaren alde, askatasun pertsonalaren defentsa sutsua, edo emakumeen sufragioaren eta berdintasunaren mesedetan. Korrontearen inguruan zeuden gaizki-ulertuak desegin eta teoriaren oinarriak modu argian azaltzeko idatzi zuen. Helburu horrekin utilitatearen printzipioa azpimarratzen du: ekintzak zuzenak izango dira ahalik eta jende gehienaren zoriona edo ongizatea sustatzera bultzatzen duten heinean, hau da, mina leundu eta plazera handitzen duten neurrian; okerrak, aitzitik, sufrimendua eta zoritxarra eragiten badute.

Affichage de contenus web