detalle-liburu-berriak-fitxa

Imagen relacionada
Auteor: Mario Sangalli, Iñigo de Viar

Solar K : 25 urte Kursaala irudikatzen

Donostiako hiri-fisionomiaren modernizazioari uko egiten dion herritar-sektore baten hasierako arbuioa gaindituta, Rafael Moneok Urumea ibaiaren bokalerako sortutako beirazko prismak, zalantzarik gabe, Gipuzkoako hiriburuaren sinbolo bihurtu dira.

Egilearen lan nagusietako bat, Kursaal Elkargunea, hiriko gunerik pribilegiatuenetako baten hiri-eraldaketa prozesu luzearen azken atala izan zen.

Solar K liburuak kokapen berezi honetarako 25 urteko proposamenak laburbiltzen ditu, 1964 eta 1989 artean deitutako 3 lehiaketetara aurkeztutako 135 irtenbideetatik, modu konparatuan, 21 irudikatuz, kasino zaharraren eraikina ordezkatzea erabakitzen denetik, Moneoren proiektua bertan eraikitzea aukeratzen den arte. 

Affichage de contenus web