detalle-liburu-berriak-fitxa

Imagen relacionada
Type:

Bibliothèque Basque

Bibliothèque Basque

Liburu berriak

Artea. Geografia. Historia

general

Auteur: Joxemi Saizar Arostegi; argazkiak, Joseba Urretabizkaia Intxausti

Luziano Juaristi Alberdi, Atano X: gorputzez txikia, erraldoia kantxan

Luziano Juaristi Alberdi, Atano X. Gorputzez txikia, erraldoia kantxan izenburupean, Jose Miguel Saizar eta Joseba Urretabizkaia tolosarrek ondu dute liburua. Xibarit argitaletxeak "Jentilak" bildumaren baitan ateratzen duen laugarren liburua da azken hau.

Patxi Astibia, Miguel Mindegia eta Arria II.aren biografiek osatzen zuten orain arte bilduma eta, oraingoan, Atano X.arekin (Azkoitia, 1932), aizkora mundutik pilotara egin dute jauzi egileek. Kalitatezko liburua da, testuz (Joxemi Saizar Arostegi) eta argazkiz (Joseba Urretabizkaia Intxausti) dotore hornitua. Zenbakitutako edizioa da eta 500 aletara mugatua.

Atano X.a garaile suertatu zen 1966an eta 1968an. 60ko hamarkadan bost final jarraian jokatzera iritsi zen. Saizarrek eta Urretabizkaiak liburu forman omenaldi bat egin nahi izan diote bitan eskuzko pilota txapelduna izan den azkoitiarrari.

Affichage de contenus web