Fiche de Nouveaux Livres - Liburutegia
Euskal herrietako ipuin gaiztoak: maitagarri, amaizun, sorgin eta herensuge
Eta, hala ere, amaiera zoriontsuarekin. Ipuin hauetako pertsonaiak haur bakoitzaren barruan bizi dira; pertsonaia guztiak haurraren nortasunaren parte dira, eta nortasun hori eraikitzea lan gogorra da. Haur bakoitzaren bihotza borrokan dabil izaki gaiztoen kontra, eta laguntza eskatzen die barruko izaki zintzoei. Horregatik deritzegu gaiztoak ipuin hauei. Baina ez zentzu moralean, baizik eta ezaguera argitzeko zentzuan.



