detalle-liburu-berriak-fitxa

Imagen relacionada
Type:

Bibliothèque Basque

Bibliothèque Basque

Liburu berriak

Literatura

general

Auteur: Joseba Intxausti; Joxe Mari Arregi (ed.); argazkiak, Iñaki Beristain, Aitor Sorreluz

Asisko Frantzisko: saiakera biografikoa

Asisko Frantzisko deritzan biografia hau jatorriz euskaraz eta hitz lauz idatzi den lehenengoa da, eta azken mendeko ikerlan ugariren berri ematen du.
Asisko Frantzisko (1181-1226) sinesmenetik mundura (ekologia), gizartera (lana, eskea, predikua), unibertsaltasunera (Islamaren bila) senidetasun sozial berdindura (“utopia” ebanjeliotarra) dei egin zuen, eta milaka lagun inguratu zitzaizkion erabateko “alternatiba” hura sustatzeko. Arrakasta eta porrota ezagutu zituen, poza (Anaia Eguzkiari kantika) eta sufrikarioa (gaixotasun kronikoak), herritarren iseka eta ondra (Asisen eta sorterrian), bakardadea eta arrakasta soziala… Guztiaren berri emanez, euskal irakurle arruntari begira dator batez ere liburua, eta jakite berrietarako bidea eskaintzen du puntuz puntu (bibliografia), irakurleak halakorik nahi badu ikasten jarraitu edo ezagutzak osa ditzan.
«Euskal irakurle arruntari kultur informazio eguneratua emateko idatzi da liburua, asko baita azken mende-erdian ikertu eta argitu dena» (Joseba Intxausti)

Affichage de contenus web