Fiche de Nouveaux Livres - Liburutegia
Type:
Bibliothèque Basque
Auteur: Argazkiak eta diseinua, Ander Olaizola; textua, Oskar Alegria eta Ander Olaizola; euskarazko itzulpena, Edu Zabala
Esentzia
Bilduma honen lehen liburua, “Baso baten egunerokoa”, jaio eta hazi nintzen lekuaz mintzo zen: Goizuetaz.
Bigarren liburu hau, lehenaren jarraipena dela eta xenda eta izpiritu bera jarraitzen duela erran daiteke, baina, Euskal Herri osoko paisaiari zabaltzen dio mapa.
Etxetik aterarazten nauena zera da: Lau aroetako gune ederrenak eta toki esanguratsuenak atzematea kamararekin. Ideia:Beraiengan aurkitzea irudiek erakusten diguten izkutuko zehaztapena.
Era horretan, ezagutzak eta esperientziak hitz bakarrean bat egiten dute: Harridura.
Bidaia, beraz, leku berriez eta une ahaztezinez lepo dago, zeintzuk metatzen doazen “Esentzia” izenez bataiatu nahi izan dudan liburu honetan.



