Fiche de Nouveaux Livres - Liburutegia
Paperetik soinura: soinu txikirako partiturak
Soinu txikiarekin jotzeko piezak bildu dira partitura liburu honetan. 1990eko hamarkadatik hasi eta 2015 artean argitaratu diren hainbeste abestiren lagin xume bat besterik ez da.
Euskal Herriko Trikitixa Elkarteko zuzendaritzako partaideek 12 kantaren aukeraketa egin dute, ahalik eta erritmo eta doinu aniztasun handiena ekarriz. Bertan daude, triktixa, fandango edo kalejirekin batera, reela edo napar-mex moduko piezak.
Liburu hau soinu txiki ikasleei zein irakasleei eskainia dago, proposatzen diren kanteen bitartez trikitixarekin gozatzen eta bazterrak alaitzen jarraitzeko.



