Fiche de Nouveaux Livres - Liburutegia
Ongi bizitzeko
Esaten duguna egiteko 100 konpromiso. Bizitza erdigunean jartzeko. Emakume askeak izateko. Bizitza xumea gozagarri egiteko. Beti gehiago lortzeko esperoan ez egoteko. Gure hizkuntzan bizitzeko. Bizimodu onaren errepublika sortzeko.
100 konpromiso, beren kontraesan, itzal eta utopietatik abiatuta, eguneroko ohiturei desobedientzia eginez, Sistemarekin kolaboratu nahi ez dugunok elkartzeko. Bizitzeko eta harremanak izateko era aldatu nahi dugu, beste era batera gobernatzeko. Kontsumitzeko erak aldatu nahi ditugu ekoizteko moduak eraldatzeko. Euskal Herria bizimodu onaren herria izan dadin.



