Fiche de Nouveaux Livres - Liburutegia
Rosalia de Castro
Rosalia de Castro figura funtsezkoa dugu galiziar poesiaren historian; hain da horrela, ezen haren Cantares Gallegos (Eresi galegoak) argitarapena (1863) jotzen da Rexurdimento (Pizkundea) mugimenduaren abiapuntutzat. Galiziar pizkundea Kataluniakoren paraleloan garatu zen gutxi-asko, abertzaletasunaren piztearekin loturik politikoki, eta poesiari dagokionez, lore jokoen antolaketek bultzaturik. Euskal pizkundea apur bat geroago loratu zen, XX. mendeko hastapenetan, eta denek dituzte neurri batean antzeko ezaugarri orokorrak. Hala ere, Galiziako kasuan, pizkundea emakumezko idazle batek abiatu izana gauza ezohikoa da, gainontzeko mugimenduetan gizonezkoak izan baitziren “jaun eta jabe”.



