Fiche de Nouveaux Livres - Liburutegia
II. Errepublika eta Gerra Zibila: kronika Donostiatik
Udal Liburutegiaren bilduman dagoen garai historiko horretako prentsako edukietan oinarritzen da liburua. Unai Belaustegiren testuekin eta Antton Olariagaren irudiekin osatu da urte haietako kronika donostiarra.
Argitalpen elebidun honek egitura kronologikoa jarraitzen du eta amaieran gehigarri batean ikerketarako erabili diren egunkarien izenburuak eta bibliografia zerrendatzen dira.

