detalle-liburu-berriak-fitxa

Imagen relacionada
Auteor: Yolanda Arrieta Malaxetxebarria

Aho bete amets: ahozko haur poesiaren alde

Lekuak sortu ditugu berritasunaren izenean. Lekuak bete behar ditugu, orain, bizitzaren poetika txertatzeko gure egunerokotasunean: etxean, eskolan, auzoan, plazan, kultur-etxean, bus-geltokian nahiz parkean.

Haur poesia ez da irtenbide bakarra, ez da kon­ponbide osoa, ez da panazea. Ahozko haur poesia berreskuratzea, ordea, geure hasierako izatearen zati bat berreskuratzea da: geure ahotsa.

Mintzoaren sustraia kantuan omen dago eta munduaren galera musikaltasunaren galeratik omen dator.

Has gaitezen, bada, kantuan berriro.

Affichage de contenus web