detalle-liburu-berriak-fitxa

Imagen relacionada
Type:

Bibliothèque Basque

Bibliothèque Basque

Liburu berriak

Literatura

general

Auteur: Juli Esteban Noguera; itzultzaileak, Elhuyar Fundazioa, Patxi Petrirena eta Saroi Jauregi

Hirigintza-antolamendua: kontzeptuak, tresnak eta jardunbideak

Hirigintza-antolamenduari dagozkion kontzeptuak, tresnak eta jardunbideak ezagutu beharra dago baldin eta modu eraginkorrean parte hartu nahi bada gure hiriak proiektatzeko eta eraikitzeko lanean.

Ikasleei, hainbat diziplinatako tituludunei eta oro har hiriaren etorkizuna definitzean parte hartzen duten pertsona guztiei zuzendua dago liburu hau, tresna eta metodo operatiboak eskaintzen baitizkie lehendik dagoen eta gerora izan daitekeen hiri-errealitatearen antolamendurako, betiere hiriaren garapen jasangarriaren ikuspegitik, osagai ekonomikoa, soziala eta ingurumenari dagokiona aintzat hartuz.

Juli Esteban Noguera (Girona, 1944) arkitektoa da, eta hirigintzaren eta lurralde-antolamenduaren esparruan egin du lan profesionala. Irakasle izan zen, Bartzelonan, Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan (UPC). Bartzelonako metropoli-plan orokorra egiteko prozesuan parte hartu zuen, eta Bartzelonako Metropoli Korporazioko hirigintza-zerbitzuen zuzendari izan zen. Gerora, Bartzelonako Hirigintza Azterketen Kabinetea zuzendu zuen, eta, berriki, Kataluniako Generalitatearen lurralde-plangintzako programa. Hainbat argitalpenen egilea da, eta hirigintzari eta lurraldeari buruzko zenbait graduondoko unibertsitate-ikastarotako irakaslea.

Affichage de contenus web