Fiche de Nouveaux Livres - Liburutegia
Euskara eta ofizialtasuna Nafarroan
Aurtengo Nafarroako Foru Hauteskundeen harira, susmoa bazen UPNren bi hamarkada baino gehiagoko agintaldiaren ondotik kolore ezberdineko gobernu berri baterako aukera egon zitekeela. Susmoa bete egin da eta, hurrengo hilabete eta urteetan, ezustekorik gertatu ezean, 2015-2019 legegintzaldian Uxue Barkosek gidatutako gobernua izanen dugu nafarrok.
Gobernu aldaketak dudarik gabe hizkuntza politika berria ekarriko du;
oraindik lanean hasi ez arren, adibidez, sinbolikoa den, baina Nafarroan bizi izan dugunarekin sinbolikoa baino gehiago den, lehen berrikuntzak dakartzate gobernu eta Parlamentuaren osaketa berriek: lehen nafar presidente eta Parlamentuko presidente euskaldunak ditugu.
Dena den, euskararena gai zabala da eta legegintzaldiak alor horretan zer ekar diezagukeen aurreikustea da nire asmoa. Batik bat Euskararen Foru Legearekin zer gertatuko den aztertu nahi izan dut, legea gainditzeko aukerarik dagoen.

