detalle-liburu-berriak-fitxa

Imagen relacionada
Auteor: Alexander Aginagalde Lopez

Etxepare Institutuaren irakurletzak atzerriko unibertsitateetan

 Ikerlan hau Asmoz fundazioak eta EHUk antolaturiko HIZNET soziolinguistika graduondo amaierako lana edo sakontze egitasmoa da. Etxepare Euskal Institutuak kudeatzen dituen
atzerriko unibertsitateetako irakurletzek euskararen kanpo zabalkundean eta nazioarteko irudian eraginik ote duten ikertu nahi izan dut bertan.
Interesgarria iruditu zait unibertsitate sare honen azterketa bat egitea, irakurletzei buruzko informazioa bilduz, batetik, eta nazioarteko ikasleen euskararekiko ideia eta iritziak jasoz,
bestetik. Helburu horretara bideratu nahi izan dut lan hau; baina, lan zientifiko sakon eta zehatza baino gehiago, alor hau ikertzeko egindako hurbilpen bat dela azpimarratu nahiko nuke, esparru
honetan egindako lehen ekarpen gisa ulertu beharrekoa.

Affichage de contenus web