Fiche de Nouveaux Livres - Liburutegia
Europako hizkuntza aniztasunerako ibilbide orria
Hizkuntzei buruzko ikuspegi berria Europa 2020 Estrategiarako Europako Hizkuntza Aniztasunerako Ibilbide Orriaren helburua honako hau da: Europar Batasunak hizkuntza-aniztasunarekin hartutako konpromisoa berrestea, eta Europan hitz egiten diren hizkuntzak (nazioarteko, Estatuko edo eskualdeko hizkuntzak, eremu urrikoak, desagertzeko mehatxupean daudenak edo immigrazioaren ondoriozkoak) babesa eta sustapena behar duten balio komuntzat hartzen direla ziurtatzea.
Ibilbide Orria Europar Batasuneko egungo testuinguruan txertatuta dago, eta Europar Batasunak ekonomia sendo bat eta kualifikazio handiko laneko indar bat finkatzeko beharra ezarri du lehentasun politiko gisa. Ongi planifikatutako ekimenak eta politikak behar dira hizkuntzak sendotzeko eta ekonomia oparoen sorkuntzari, gizarte-kohesioari eta Europarako jomuga komun baten lorpenari lotzeko.
Europako Hizkuntza Aniztasunerako Ibilbide Orriak lau lan-ildo nagusi ditu. Lan-ildo horiek aplikatzen badira, Europar Batasunak hizkuntzaaniztasunaren inguruan agertu izan duen diskurtso positiboa neurri zehatz eta nabarietan gauzatuko dela ziurtatuko dute.
Dokumentua eskuragarri hemen.



