detalle-liburu-berriak-fitxa

Imagen relacionada
Type:

Matériel didactique

Matériel didactique

Liburu berriak

Euskara

B2

general

Auteur: Itziar Etxabe, Beatriz Aio

Arian B2.2: euskara ikasteko metodoa

ARIAN euskara bere kasa ikasi nahi duten ikasleengan pentsatuta argitaratu da, nahiz eta euskaltegietan zein irakaskuntza arautuan (goi-mailetako B eta A ereduetan) euskara ikasteko eta irakasteko material baliagarria izan daitekeen. Bere baitan hartzen ditu hasieratik EGArainoko maila guztiak (A1, A2, B1, B2 eta C1). ARIANek HABEren Helduen Euskalduntzeko Oinarrizko Curriculumak (2015) eta Ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako Europako erreferentzia markoak (2001) proposatzen dituzten planteamendu komunikatiboa eta ekintza-ikuspegia hartu ditu oinarritzat.

ARIANen hizkuntzaren bi alderdiak lantzen dira, komunikazioari dagokiona eta hizkuntzaren alderdi formalari dagokiona, euskara-ikaslea alderdi bietan treba dadin. ARIAN B2 mailan arreta berezia jartzen da ikasleak atazak burutzeko garatu behar dituen komunikazio- eta ikaskuntza estrategietan, autonomoagoa izatera eta bere ikas-prozesuaren ardura hartzera bideratzen dutenak.

ARIAN euskara ikasteko metodoak euskarri hauek ditu: Ikaslearen Liburua + CDa + erantzunak eta transkripzioak

 

Affichage de contenus web