detalle-liburu-berriak-fitxa

Imagen relacionada
Type:

Matériel didactique

Matériel didactique

Liburu berriak

Euskara

general

Auteur: Xabier Amatria

Eskabidea: administrazioko idazkiak

Administrazio-hizkerak kalitatezko komunikazioa bermatu behar du. Edozelako esparruei begira, bi behar nagusi dakartza horrek:

  • Lanean komunikatzeko erabiltzen ditugun baliabide guztiak errebisatu eta moldatzea.
  • Administrazioko dokumentuak zuzenak, zehatzak eta argiak izan daitezen, gutxieneko irizpideak zein aholku praktikoak ezartzea.

Argitalpen honek inprimakietan sakontzeko aukera ematen digu. Zereginhorretan, kontuan izan dugu idazki egokiak idazteaz harago, Administrazioaren eta herritarren arteko komunikazioa hobetzea izan behar dugula ardatz betiere.

“Eskabidea” proiektu orokorrago baten lehen argitalpena da. Proiektu horri “Administrazioko idazkiak” deitu diogu.

Dokumentua Interneten doan deskarga daiteke.

 

Affichage de contenus web