detalle-liburu-berriak-fitxa

Imagen relacionada
Type:

Bibliothèque Basque

Bibliothèque Basque

Liburu berriak

Matematika. Natur zientziak

general

Auteur: Leire Urkidi

Energia trantsizioak: iraunkortasuna eta demokrazia energetikoa

Lan honen eta trantsizio sozioekologiko eta energetikoei buruzko beste hainbat lanen sorburuan erregai fosilen eta hondakin-hustulekuen agortzea eta sistema sozioekonomikoaren beraren ahitzea daude nagusiki. Gizartea ere akituta dago, hainbat arrazoigatik itota: langileen esplotazioa, zaintza-lanak ikusezin izatea, egiturazko doikuntzak eta hazkunde ekonomikoaren gorazarrea. Ekonomia honek pilatze-prozesuak eta finantza-espekulazioa jartzen ditu erdigunean eta alde batera uzten du, ordea, bizitzaren, pertsonen, komunitateen eta ekosistemen iraungarritasuna. Sistema hau maila anitzeko bidegabekerietan errotuta dago: sistemak Hegoaldea arpilatu egiten du Iparraldeak kontsumi dezan eta konpainia transnazionalak eta elite politiko eta ekonomikoak aberas daitezen.

Dena dela, indar-hustuta egonagatik ere, halako panoramak hainbat eta hainbat pertsona eta kolektibo errealitatea eraldatzera eta etorkizun hobea izateko aurrera urratsak ematera akuilatzen ditu. Badira proiektu politiko, sozial, tekniko eta baita bizi-proiektuak ere halako eredu akitu eta akigarriaren alternatibak eraikitzen ari direnak. Beste errealitate batzuetaranzko trantsizioa egiteko beharra eta nahia dago, errealitate bidezkoago, demokratikoago eta ekologikoagoetarantz. Bada horren alde lanean diharduenik ere eta, hain zuen, liburu honetan energiaren alorreko hainbat proposamenen berri eman nahi dugu.

 

Affichage de contenus web