detalle-liburu-berriak-fitxa

Imagen relacionada
Auteor: Erniarraitz Bertsozale Elkartea, Uztarria Komunikazio Taldea

Errezildarren ateraldiak

  Laxaro Azkunek, Imanol Lazkanok eta Joan Jose Eizmendi ‘Loidisaletxe’-k “Errezildarren ateraldiak” liburuan herriko pasadizo eta ateraldiak bildu dituzte, ehun inguru denera. Elkarrizketak baliatu dituzte materiala biltzeko: mahai inguruan hamar bat lagunekin topatu dira bizpahiru aldiz, eta banakako hainbat elkarrizketa ere egin dituzte. Horiez gain, Inaxiomari Atxukarroren Irriparrezko printzak liburuko pasarteak ere jaso dituzte euren lanerako. Lazkanoren arabera, liburua irakurtzen duenak honakoa jasoko du: «Euskaraz pentsatu, euskaraz bizi eta euskararekin jolas egitea zein polita den» baieztatzeko aukera. Liburua egitea harentzat «gozamena» izan dela ere aipatu du. Euskara batua baliatu dute, baina zuzeneko kontakizunetan herriko euskalkia erabili dute.

Affichage de contenus web