irudia
Auteor: Maria González Gorosarri

Komunikazio-enpresa : kalitatea, helburu eta xede

 Komunikazio-enpresari kazetaritzatik begiratzen dio liburuak. Enpresa-kudeaketaren eta albistegintzaren arteko elkarreragina azaltzen du. Horrela, albistegintza hiru prozesuren ondorio bezala aurkezten da: enpresa, erredakzioa eta kazetariaren lana. Lehenengo eta behin, komunikazio-produktua merkatuan kokatzeko estrategia garatuko du enpresak. Horren arabera, produktuaren ezaugarriak finkatuko ditu. Bigarrenik, erredakzioak eguneroko lan-dinamika abiatuko du. Horregatik, erredakzioari kazetaritzaren jarduera bideratzeko baliabideak kudeatzea dagokio. Azkenik, profesionaltasunak kazetariaren lana gidatuko du. Horrenbestez, albisteen kalitateak hiru maila horietan berebiziko garrantzia hartu behar du. Azken batean, albisteen kalitatea jarduera profesional bikainaren ondorioa da, hau da, kazetaritza-jarduerak ase gura duen gizartearekiko atxikimendua.