irudia
Auteor: Ricardo Aldarondo eta José Miguel Beltrán, Aritz Gorrotxategi

Estatu Batuetako zinema musikala

 Urtarrilaren 9an eman zitzaion hasiera Nosferatu programazioaren “Estatu Batuetako zinema musikala” zikloari, Donostia Kultura eta Euskadiko Filmategia erakundeen arteko elkarlanaren ekimenez. Ekainera arte pantailaratuko duten antologia honek Estatu Batuetako zinema musikala berrikustea du helburu 19 filmen bitartez. Gaiaren inguruan hainbat aditu eta kritikok idatzitako zenbait artikulu eta hausnarketa jasotzen ditu izen bereko argitalpenak. Bi aldaera ditu beronek, euskarazkoa eta gaztelerazkoa. Biak ala biak Ricardo Aldarondok eta Jose Miguel Beltranek koordinatu dituzte, eta egungo zinema idazle zein aditu onenetariko batzuen artikuluak jasotzen dituzte. Besteak beste, Jordi Batle Caminal, Quim Casas, Alberto Mira eta Nuria Vidal dira egile hauetako batzuk.