Ideia batzuk krisi madarikatu hau gainditzeko = Algunas ideas para superar esta maldita crisis
Mundu hobeagoaren bila dabiltzaten pertsonei zuzendutako liburua duzue esku artean, Jabier Lertxundi ekonomian doktoreak nahiz soziologian lizentziatuak eta Itzarri Consultingeko koordinatzaileak idatzia, Koikili Lertxundiren euskaratze lanak lagundua.
Beraz gaiak badu garrantzia, baita edukiak zein hizkuntzatan idatziak dauden ere, publiko helebidunari zuzendua beraz. Egungo krisi egoera hobeto ulertzeko asmotik abiatuz, norberak egoera honi aurre egiteko dituen aukerak jorratzen ditu. Hots, haurnasketatik ekintzara garraiatzen gaituen bidea jorratzen du liburuak, talde lanean irtenbidea aurki dezakegula frogatzen saiatzen dena alegia.