irudia
Auteor: Juan Kruz Igerabide, Jokin Mitxelena

Serio demonio

Bazen mutiko bat inoiz barrerik egiten ez zuena, beti serio demonio. Kezkaturik zeukan irakaslea, eskolan serio demonio egoten zelako. Zer gertatzen ote zitzaion? Ba ote zuen konponbiderik mutikoaren seriotasun neurrigabeak? Zer konponbide, ordea, ez zegoen-eta modurik hari irribarrerik txikiena ere ateratzeko? Eskolako psikologoak hortzetako aparatu bat jartzea gomendatu zuen, irribarrea berreskuratu ahal izateko. Ideia ona ote zen hori?