detalle-liburu-berriak-fitxa

Imagen relacionada
Type:

Linguistique appliquée

Linguistique appliquée

Liburu berriak

Bigarren hizkuntzen didaktika

general

Auteur: Ruth Basurto Arkaute

Helduen euskalduntzearen oinarrizko kurrikuluaren azterketa teoriko-metodologikoa

XXI. mende honetan gero eta ugariagoak dira hizkuntzak ikasten ari direnak. Elebakartasunetik eleaniztasunerako jauzia dagoeneko eman dugula esan dezakegu. Izan ere, Hezkuntza Sisteman ematen ari diren kurrikuluen birmoldaketak aldaketa sozial honen zantzu ukaezinak dira. Bestalde, eskoletatik kanpo ere gero eta nabarmenagoa da ikuspegi aldaketa honen eragina. Izan ere, helduen hizkuntza ikaskuntza gora doa eta ikasle heldu hauek lortu nahi dutena ere birmoldatzen ari da etengabe.

Azterketa honen aztergaia, Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua izanik, testuinguru honetan kokatzen dut. Munduan aldaketa franko ematen ari dira: ekonomikoak, politikoak, kulturalak...eta hizkuntzen i(ra)kaskuntza aldaketa hauen guztien eragina jasotzen ari da.
 
Euskal Herrian Helduen Euskalduntze Alfabetzearen historia luzea eta aberatsa da. Geure eredu propioak garatu ditugun bitartean, inguruneak eskaintzen zizkigun ekarpen teoriko metodologikoak jaso ditugu eta gurera egokitu ditugu. 

Affichage de contenus web