irudia
Type:

Euskarazko irakurgai mailakatuak, 2021 urtarrila-ekaina

HABEren Didaktika Zerbitzuko gure lankideek Liburutegian jasotzen ditugun euskarazko irakurgaiak mailakatzen dituzte, zailtasunaren arabera. Horietako batzuk euskara ikasten ari direnei zuzendutako irakurgai mailakatuak dira (asko audioa eta ariketekin batera argitaratzen dira). Beste asko, gehienak, euskaraz argitaratzen diren literatur obrak dira, jatorrian euskaraz idatzitakoak edo itzulpenak. Bertan topa ditzakezu ipuin bildumak, eleberri historikoak, intrigazkoak, sozialak ... Zure gustukoa den eta zure euskara mailara egokitzen den liburu hori topatzeko aukera aproposa!

Padlet-en bildu ditugu 2021eko urtarrila eta ekaina bitartean gure lankideek mailakatutako irakurgaiak. Bertan topatuko dituzu azken nobedadeetako batzuk, bakoitzari dagokion euskara mailarekin. Uda honetan euskaraz irakurri nahi baduzu, sar zaitez eta eman begiratu bat!

Irakurgai mailakatu gehiago topatuko dituzu Ikasbileko Irakurgai mailakatuak zerrendan.