irudia
Type:

Euskarari buruzko 2019ko bibliografia hautatua

Hirugarren urtez euskarari buruzko bibliografia hautatua argitaratzen dugu.

Euskararen didaktikari, euskararen psikolinguistikari eta Euskal Herriko egoera soziolinguistikoari buruzko bibliografia bat da hau.
Bibliografia hau HABE Liburutegiak egindako aukeraketa baten emaitza da, kontuan hartuta Liburutegiak jorratzen duen espezializazio eremua eta euskararen didaktikari, euskararen alderdi psikologikoei eta Euskal Herriko egoera soziolinguistikoari egiten dion jarraipen estua.
Gida kontsultatzen duenak, bertan topatuko ditu:
• Euskararen eta Euskal Herriaren egoera soziolinguistikoa aztertzen dituzten lanen erreferentziak.
• Euskararen alderdi didaktiko nahiz psikologikoak aztertzen dituzten lanen erreferentziak.
• Euskal Herriko hezkuntza ereduak, hizkuntzei dagokienean, aztertzen dituzten lanen erreferentziak.
• Euskara ikasteko materialak.
Guztiak dira 2019an argitaratuko lanak: liburuak, liburuetako artikuluak, aldizkarietako artikuluak.

 

 

 

 

 

Visit HABE's profile on Pinterest.